Itxi

Faktoria magazina

Bizi ala iraun

Iñigo Aranbarri, Maika Etxekopar eta Saioa Royo 2020ko tragikomediaz

Hiru antzerkilarirekin, amaitzear den urtearen laiotzaz eta eguteraz.

  • Iñigo Aranbarri, Maika Etxekopar eta Saio Royo aktoreak

    Iñigo Aranbarri, Maika Etxekopar eta Saio Royo aktoreak

    15:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tope habil! esaten diote Iñigo Aranbarriri azkenaldian; apenas daukan lanerako deirik, baina, azkenaldian. Pandemia aurretik egin zituen lanak ari dira bistaratzen orain eta horrek despistatu du jendea. Aranbarrik esan digu etxeko-lanak egiten ematen dituela egun gehientsuena eta "Fadoak entzuten zituen gizona" antzezlana flotagailua izan duela pandemia garaian. Lan horri esker dabil antzokiz antzoki eta azpimarratu diguna da "kultura gosez dagoela jendea, mugak gora behera, aretoak bete egiten direlako".

Maika Etxekoparrek sortutako "Gure zaharrak antzezlana Azpeitiko toipaketetan estreinatzeko asmoa zuen, baina Iparraldean berriki arte itxialdian izan dira eta zazpi hilabetez gibeleratu behar izan dute lehen emanaldia. Maulen eginen dute estreinakoa epailean, maiatzean, egoera berriro ere okertzen ez bada. Musikari esker oholtzara igotzeak eman dion arnasaz eta iparraldeko sortzaileek, hegoaldekoen aldean, duten babesaz eta estatusa ere aritu da Etxekopar.

Pandemia gugana heldu aurretxoan eman zuten lehendabizikoz "Birritan bortxatua" antzezlana Saioa Royok eta Ion Martinezek. Otsailean izan zen hori, eta bazituzten beste dozenerdi emanaldi lotuta. Denak utzi zituzten bertan behera eta atzera agertokira igo zirenerako uztaila zen, "estreinaldi berri bat" izan zela kontatu du Royok. Murrizketak eta trabak gaindituz hogeiren bat bolo egin dituzte Royoren taldekoek, eta 2021an lanean jarraitzeko "lasaitasuna" eskatu du.