Itxi

Faktoria

Eneko Goia, Donostiako alkatea

"Gure merkataritzan militantzia adierazten badugu, sektorea asko lagundu dezake"

Donostiako alkatearen hitzetan, hiriburuko merkatarien ia laurdenak aitortu du negozioa ixteko arriskua ikusten duela.

  • Eneko Goia, Donostiako alkatea

    Eneko Goia, Donostiako alkatea

    21:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Koronabirusak turismoa eta ostalaritza bezainbeste kaltetu du Donostiako merkataritza. Eneko Goia alkatearen hitzetan, hiriko merkatarien ia laurdenak aitortu du negozioa ixteko arriskua ikusten dutela: "%23k dio zalantzak dituela negoziaren jarraipenaren inguruan". Erakunde publikoek ardura dutela aitortu du Goiak baina, herritarrei gogoeta eskatu die: "kontzientzia hartzen badugu, gure merkataritzara joan eta hor militantzia bat adierazten badugu, asko lagundu dezake".

Ostalaritza

Ostalaritzako irekieraz galdetuta, oraindik ere atsegin ez zaizkion portaerak ikusten dituela esan du. "Ostalaritzak oso gaizki pasa du, ez dut ulertzen hainbat pertsonak portaera hori izatea 9 hilabete eta gero". Goiak dio, mezuetan asmatu dela baina oraindik ere ardura eskatu behar dela. "Ardura da niretzako hemen behin eta berriz errepikatu behar den hitza. Arauak jarri ditzakegu baina, gure gizartean zaila da arauen bitartez bakarrik kudeatzea".