Itxi

Faktoria

"Faktoria"

Urak beren lekura itzultzen ari dira

Erredakzioa

Euskadi Irratia

Pixkanaka pixkanaka egoera bere honera itzultzen ari da. Ibaiek gainezka egindako lekuetan, urak jeitsi dira baina atzean sarraskia besterik ez dute utzi.

Donostiako Martutene, Loiola eta Txomin Enea auzoak izan dira auzo kaltetuenetakoak, eta oraindik ere denbora beharko da egoera normaltasunera itzultzeko.

Atzo Juan Carloz Izagirre atzo 0 gunera gerturatu zen, benetan bertan gertatu zenaz jabetzeko eta herritarren kexu eta zalantzak argitzeko.Arteleku kultura zentrora ere atzo sartu ziren langileak asteburuko uren sarraskia ikusteko, eta egoera uste zutena baina latzagoa izan da. Milaka eta milaka dokumentu galdu dira eta baita material informatiko ugari ere. Hori bai arduradunek adierazi dutenez, udazkeneko eta neguko programazioak bere horretan jarraituko du, nahiz eta beste kultur etxe batzuetan egin.

Urak baretu dira baina uholdeen irudia zaila izango da memoriatik borratzea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia