Itxi

Faktoria

Filomena ekaitza

Iñaki Agirre, itsasora erori zen parapente-zalea erreskatatu duen surfzalea

Jon Artano | EiTB Media

"Ito behar zuela zioen, parapenteko sokak hanketan korapilatuta ezin mugituta zegoelako. Nola ahala taulara igo eta lortu nuen hondartzara eramatea. Lagundu ahal izan nion eta oso gustura nago".

  • Iñaki Agirre surflaria, Orion, parapente-zalea zegoen lekura iritsi zen unean

    Iñaki Agirre surflaria parapente-zalea zegoen lekura iritsi zen unea

    4:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Surfeko ohola besapean Orioko Antilla hondartzara iristean jabetu zen Iñaki Agirre zebait larria gertatu berri zela. Oihuka ari zitzaizkion Talaiatik; uretara parapente-zale bat erori zela garrasika. Ohol txikia utzi, handiago bat hartu, eta ziztuan abiatu zen Agirre igeri. Arroketatik oso gertu, olatuen mende zegoen istripua izan zuen gaztea bera iritsi zenean. Erreskatearen kontakizuna egin du Euskadi Irratian.