Faktoria
Katixa Agirre
'Erosoago gaude hiperkritikotasunean, daukagun on horri begiratzen baino'
Podiumean jarritako figura intelektualen garaia XX. mendekoa dela dio eta kultura eta, orohar, gizarteari begiratzeko, paradigma, ideia eta filosofia berriei eman behar zaiela bide
-
Katixa Agirre irakasle eta idazlea
18:34 min
'Nahiago dugu kritikatzen eta gauza txarrak topatzen eta seinalatzen lehenengoak izatea, horrek ematen digulako halako gailetasun moraltasun bat-edo'. Katixa Agirre idazlea mintzatu da hala "Faktoria"n kulturarekin dugun jarrera guztiz konplexuzkoa dela argudiatzerakoan. Jakin aldizkariko azken zenbakian kaleratu duen artikuluan garatu duen tesi horretaz aritu da Faktorian eta azpimarratu du gure hiperkritikotasunerako dugun jarrerak kalte egiten diola gure kulturari eta ez diola begiratzen behar bezala 'daukagun on horri'. 'Eta ez gara', zehaztu du, 'hain txikiak eta hain txarrak'.
Katixa Agirrek uste du kulturarekiko dugun harremana XXI. mendera egokitu behar dugula eta XX. mendeko paradigma, ideia eta filosofiak atzean utzi behar ditugula. Podiumenan jarritako figura intelektualen zain jarraitzen dugulako, gazteei ahotsik eman gabe. 'Ideia horiekin amaitu egin behar dugu. Hau ez da podium kontua, baizik eta ahalik eta jende gehien eta ahalik eta ezagutza gehienarekin aurrera egitea'.