Itxi

Faktoria

Amatiño

'Erregai sintetikoen zubigintza'

Hidrogeno bidezko autoen abantailez aritu da Amatiño bere 'Sinadura'n.

  • Amatiño

    Amatiño

    2:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amatiñoren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Gure zaharrak ikaragarri azkarrak izan ziren zaldiak ukuilutan ezkutatzen eta depositoak gasolinaz betetzen. Gu, berriz, bizkorrak bai hizketan, baina, geldoak oso, gasolinaren ordezkoa bilatzen.

Gasolinaz gaizki esaka baina elektrikoaz erabaki ezinik gauden honetan, hona non hasiak garen hidrogenoaren kanpaiak entzuten. Hala ere, hidrogenoz egindako erregai sintetikoak normaldu orduko beste hamar urte-edo joango omen dira.

Auskalo zer eratako autorik izango ote dugun esku artean hamar urte barru, baina adituok gauza batez datoz bat: hegazkinak, itsasontziak eta kamioi handiak ez direla elektrikoak izango, eta, luzera gasolinaren faboretan nekez gertatuko denez, alternatibarik bakarrenetakoa erregai sintetikoak izango direla. Eta, orduan…, garraio-sistema handiak hidrogenoz ibiliko badira, zergatik ez txikiak?

Batek daki zer gertatuko den baina, bitartean, galdera zera da: zer auto-mota erosi orain? Argindarzaleek diote etorkizuna elektrikoa dela. Gasolinazaleek azpimarratzen dute, esanak esan diesel motor berria dela eraginkorrena, autoaren fabrikazio eta bizitza luzean zehar gutxien kutsatzen duena. Eta hidrogenozaleek diote, berriz, mundu zahar eta berriaren arteko lotura egiteko zubigintzarik aproposena erregai sintetikoa izango dela.

Hartara, auto elektrikoa nahi baduzu, autoz aldatu beharko duzu, ondorio guztiekin. Hidrogenozko erregai sintetikoak erabiltzeko, ordea, ez da autorik aldatu behar izango. Hamar urte barru ere, oraingo Diesel motor berberak balioko du hidrogenotarako. Oraingo euskal automozio-sektore berekoa. Oraingo gasolindegi-sare berberean kargatzeko modukoa, eta, ezer konpontzeko orduan, orain arteko teknologia berdina baliatuko duena".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia