Itxi

Faktoria

"Faktoria"

Etxetik kanporatzeaz

Erredakzioa

Euskadi irratia

Marta Uriarte, hipotekak kaltetutakoen plataformako bozeramalearen etxea enkantera atera behar zuten gaur, maileguari aurre egin ezin diolako.

Audioak (1)

Enkantera atera behar zuten, baina azken momentuan, banketxeak erabaki du Momentuz kaleratze hori gelditzea edo atzeratzea.

Esan bezala, hipotekak kaltetutakoen taldean bozeramaile lanak egiten dituen Marta Uriareteren kasua aztertu behar zen gaur Getxoko epaitegian, eta deialdi handia eginda zegoen horren aurka protesta egiteko.

Hori dela eta, deialdiari eutsi, eta kaleratzeen aurka lanean ari diren hainbat talde Getxoko epaitegira hurbildu dira, Marta Uriarteri babesa ematera, eta desauzioen arazoari irtenbideren bat bilatu behar zaiola aldarrikatzera.

Egunero, 6-7 kaleratze edo desauzio gertatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Eta gainera, kaleratzeak bizkorrago egiteko neurriak onartu direnetik, kopuru hori gora eta gora joango dela uste da.

Getxokoaz gertatzen ari denaz gain, gaur esaterako, Ana-k hitzordua du Bergarako Epaitegian. Anak eta senarrak ezin diote hipotekari aurre egin, eta gaur haien etxea enkantera aterako da.

Nola aurre egin areagotzen ari den kaleratzearen arazoari? Hori darabilte buruan hainbat eta hainbat taldek. Elkartzen taldea esaterako, etxetik kanporatzearen inguruan ari da lanean, eta proposamenak egin dituzte, kaltetuei irtenbide bat eman nahian.

Enkantera atera behar zuten, baina azken momentuan, banketxeak erabaki du Momentuz kaleratze hori gelditzea edo atzeratzea. Esan bezala, hipotekak kaltetutakoen taldean bozeramaile lanak egiten dituen Marta Uriareteren kasua aztertu behar zen gaur Getxoko epaitegian, eta deialdi handia eginda zegoen horren aurka protesta egiteko. Hori dela eta, deialdiari eutsi, eta kaleratzeen aurka lanean ari diren hainbat talde Getxoko epaitegira hurbildu dira, Marta Uriarteri babesa ematera, eta desauzioen arazoari irtenbideren bat bilatu behar zaiola aldarrikatzera.Egunero, 6-7 kaleratze edo desauzio gertatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Eta gainera, kaleratzeak bizkorrago egiteko neurriak onartu direnetik, kopuru hori gora eta gora joango dela uste da.Getxokoaz gertatzen ari denaz gain, gaur esaterako, Ana-k hitzordua du Bergarako Epaitegian. Anak eta senarrak ezin diote hipotekari aurre egin, eta gaur haien etxea enkantera aterako da.Nola aurre egin areagotzen ari den kaleratzearen arazoari? Hori darabilte buruan hainbat eta hainbat taldek. Elkartzen taldea esaterako, etxetik kanporatzearen inguruan ari da lanean, eta proposamenak egin dituzte, kaltetuei irtenbide bat eman nahian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia