Itxi

Faktoria

XAKEA

Mende laurden, Kasparov eta Deep Blue-ren aurrez aurrekoaz

25 urte bete dira IBM konpainiak ekoitzitako ordenagailuak Gari Kimovitx Kasparov xake jokalari errusiarra mendean hartu zuen estreinako partidatik

  • Gari Kasparov, xake jokalari errusiarra

    Gari Kasparov, xake jokalari errusiarra

    7:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Inork gutxik uste zuen ordenagailu batek giza adimenari aurre egin ziezaiokeenik 64 laukitxoen jokoan. Filadelfian (AEB) izan zen zeingehiagoka, sei partidatara, eta ezusteko latza eman zuen IBMko ingeniariek sortutako makinak; pronostikoak hautsiz Deep Blue-k, ia hamairu tonako gailuak, xake mate egin zion lehen partida hartan garaitezina zirudien Kasparovi. Bakun jaiotako jokalariak makina garaitzea lortu zuen hurrengo partidatan, baina hezur-haragizko jokalarien nagusitasunaren gainbehera gertu zegoela nabarmen geratu zen.

Goio Uriarte Marlaxka Xake Taldeko jokalari beteranoak ez dauka ahazteko Filadelfiakoa. Partida haiek sortutako ikusminaz, harrotu zuen hautsaz, eta geroztik adimen artifizialak izan den bilakaera harrigarriaz hitz egin du Faktorian.