Itxi

Faktoria

Jone Laspiur

'Sortzaile plastikook geuretzat sortzen dugu, zineman beste batentzat aritzen gara'

Aktore onenaren kategorian izendapena eskuratu du Jone Laspiurrek aurtengo Goya sarietan, Ane filmean egindako lanagatik. Ezustean jaso du izendapena baina pozik hitz egin digu "Faktoria"n.

  • Jone Laspiur

    Jone Laspiur, Zinemaldia. Argazkia: EFE

    17:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jone Laspiurrek Arte Ederrak ikasi zuen eta Madrilen masterra egiten ari da Ikerketaren eta Sorkuntzaren inguruan. Halere, azken hilabeteetan Ane eta Akelarre filmetan ikusi dugu pantaila handian eta baita ETBren "Alardea" minisailean ere. Ane filmean egindako lanagatik Espainiako zinemaren akademiak ematen dituen Goya sarietan aktore berri onenaren kategorian izendapena eskuratu du Laspiurrek.