Faktoria
Euskal Kultur Elkargoa
Johañe Etchebest: "Gure kultur ondarea herritarren eskura jartzea da gure helburua"
Euskal kultur erakundeko zuzendari kargua hartu berria du Johañe Etchebest zuberoarrak. Uztaritzeko Lota jauregitik Baionako estudioetara egin du, gaur Faktorian zuzenean aritzeko.
-
Johañe Etchebest
17:22 min
Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendari berria da. Ipar Euskal Herrian euskal kultura zabaldu eta hedatzea da elkartearen helburu nagusia eta pandemia betean, Frantziako gobernua neurriak noiz lasatuko zain daude euren programazioarekin jarraitzeko. Aurretik dantza mundutik ezaguna zitzaigun Etchebest eta kargu berriaz gain, bere ibilbidea ere hizketagai izan dugu "Faktoria"n.