Itxi

Faktoria

Aztarnak proiektua

Marina Beheretxe: "Musika nire bihotzeko zatirik handiena da"

Marina Beheretxe biolinistak Aztarnak proiektua martxan jartzeko asmoa du hurrengo hilabeteetan. Doinu tradizionalak eta konposizio berriak bilduko dituzte, denak ere Euskal Herriarekin loturikoak.

  • Marina Beheretxe

    Marina Beheretxe

    18:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aztarnak izeneko proiektua abiatu du Marina Beheretxe biolin jotzaileak. Orain dela lau urte Arranoa ekimenean Vivaldiren Lau Sasuakekin egin bezala, oraingoan ere musikari talde handia hartu du alboan Aztarnak martxan jartzeko. Oraingoan Euskal Herriarekin lotura zuzena duten konposatzaileen piezak moldatuko dituzte eta baita euskal abesti tradizionalak ukitu berriz aurkeztu ere.