Itxi

Faktoria

Mikel Irizar

'Lankidetza publiko-soziala'

Hidrogenoaren Euskal Korridoretik abiatuta, haren gobernantza publiko-pribatua egituratzeko partzuergoan jarri du fokua Mikel Irizarrek.

  • Mikel Irizar

    Mikel Irizar

    2:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Irizarren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Joan den astean albiste izan zen nola jaio berri den Hidrogenoaren Euskal Korridorea. 78 erakunde publiko eta pribatu biltzen dituen proiektu erraldoia da, energia iturrien trantsizioan hidrogeno berdea txertatzeko. 1.300 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da eta 1.340 lanpostu sortzea. Eta hori guztia gobernatzeko aukeratu dute partzuergoaren egitura juridikoa.

Asko erreparatzen diot proiektuen gobernantzari, hor definitzen baita nola hartuko diren erabakiak eta, beraz, nortzuk izango diren onuren hartzaile nagusiak. Aspaldian asko garatu da lankidetza publiko-pribatua, erakunde publikoen eta eragile ekonomikoen artekoa. Intersekzio horretan interes komuna da ekonomiaren garapena, eta aldea dago onurak banatzerakoan. Enpresek haien mozkinean dute lehentasuna; eta erakunde publikoek, agidanez, etekin sozialean. Entzuleak nahieran interpreta beza ‘agidanez’ hori.

Herrigintzan eta euskalgintzan daramat 40 urte luze. Lehen eta orain, beti egin dut lankidetzaren alde, sinesten baitut herri gisa aurrera egiteko bide bakarra dugula, hain justu, gizartearen ekimena eta erakundeen ahalmena uztartzea. Giro politikoak asko lagundu ez badu ere, tarteka lortu dugu lankidetza publiko-sozialaren aurrekari batzuk eraikitzea, baina ez dira hedatu. Eta orain, giro politikoa aukera berriak ahalbidetzen hasi denean, hasi gara borondateak bateratzen, baina tresnak falta zaizkigu proiektuak elkarrekin kudeatzeko, erakunde publikoek eta eragile sozialek batera, parekotasun baldintzetan. Hain zuzen, gobernantza partekatua bideratzea da une honetan herrigintzaren lehentasuna, eta kezka nagusietako bat foro desberdinetan.

Horregatik erreparatzen diet horrenbeste lehenago eraikitako beste lankidetzei. Eta hidrogenoaren korridoreak duen konplexutasun eta tamainarekin, bere gobernantza publiko-pribatua egituratzeko partzuergoa aukeratu badute, gure lankidetza publiko-sozialerako ere seguruenik ez da aukera txarra izango".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia