Itxi

Faktoria magazina

Suitza-Goizueta

Suitzatik Goizuetara iritsi den puxika berdea eta mezua

Suitzako Urdorf herritik, alemanieraz idatzitako "Mesedez itzuli" mezuarekin iritsi den puxika berdeari buruzko argibideak eman dizkigu Faktoria saioan Iñaki Etxeberriak.

  • Puxika lehertuta eta bertan zetorren mezua

    Puxika lehertuta eta bertan zetorren mezua

    4:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñaki Etxeberria irakasle eta suhiltzaile boluntarioa, igande goizean Iruñeara zihoan txertoa hartzera beste kide batzuekin eta bide bazterrean heliozko puxika berde bat ikusi zuten. Itzultzean ere hantxe jarraitzen zuenez, geratu eta hartu egin zuten.

Itxuraz haur batek egindako marrazki eta idatziak zituen zintzilik, jasotakoa itzultzeko mezuarekin eta helbidearekin. Suitzako Urdorf herritik ipar haizearen laguntzaz Goizuetaraino iritsita.

Iñaki Etxeberriak "Faktoria" saioan kontatu digu orain posta bidez itzultzeko asmoa dutela eta pentsatuko dutela nola egin.