Itxi

Faktoria magazina

Maider Lasa

Helduentzako lo kanta sexualak

Maider Lasaren "Loa loa, laguna" proiektua aukeratu dute Batera diru laguntzen deialdian eta helduentzako lo kanta sexualak egingo ditu gasteiztarrak.

  • Maider Lasa

    Maider Lasa

    18:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Musikaren eta antzerkiaren munduan ibili da beti Maider Lasa gasteiztarra, beti bere bide propioa aurkitu nahian hara eta hona bidaiatuz. Katalunieraz, ingeleraz eta gaztelaniaz sortu du orain arte baina euskarak barruan "bibrazio" bereziak sortzen dizkio eta euskaraz sortzeko unea iritsi zaiola sentitu du.

Lo kantu tradizionalak hartu eta bertsioak egingo dituela kontatu digu "Faktoria" saioan. Adibidez "Bolon bat" eta "Itsasoa Laino dago" abestiak nahastuz egindako bertsioa. Aurrerapen bat ekarri digu eta entzun ahal izan dugu elkarrizketan.

Maider Lasa, hausnarketa sakon batetik iritsi da helduentzako lo kanta sexualak egiteko erabakira. "Lo kantak maitasunetik eta maitasunez abestutako kantuak dira, babesa eta segurtasuna iradokitzen digute. Heltzen garenean, ordea, lo kantak entzuteari uzten diogu. Bularra segurtasun espazio izatetik espazio sexual izatera pasatzen da, eremu konfliktibo, tabu eta ezkutatu beharreko bihurtuz".

"Energia sexuala, energia sortzailea da" bere hitzetan, "bizitzeko beharrezkoa". Energia hori kanporatzea lortu nahi du  Maider Lasak musika eta adierazpen artistiko baten bidez.  Disko bat egingo du helduentzako  lo kanta sexualekin eta zuzeneko ekitaldi bat aurrikusten du.

BATERA diru laguntzen deialdian aukeratuetako bat izan da Maider Lasaren lana eta orain diru bilketa ari da egiten itsulapikoa.eus plataforman.