Itxi

Faktoria

Julen Orbogozo

'Normopatia'

Gizarte-arauekin gehiegi konformatzeko joeraz eta pandemiaz gogoeta egin du Julen Orbegozok 'Sinadura'n.

  • Julen Orbegozo

    Julen Orbegozo

    2:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Julen Orbogozoren 'Sinadura' "Faktoria"n.

"Normopatia berba ezagutu berri dut, Whatsapp bidez preskriptore-lagun on batek bidalitako artikulu.

Normopatia: gizarte-arauekin gehiegi konformatzeko joera, norberaren subjektibotasuna adieraztera ausartu gabe, ezer zalantzan jarri gabe.

Ba normopata xamarra naizela iruditu zait, irakurri daudanean. Ze, burutik pasatu zait, iruntzi egiten ditudala gero eta modu pasiboago eta akritikoagoan gobernu ezberdinen erabakiak, gure agintarien adierazpenak, edo LABI sakrosantu eta ahalguztidunaren arau arbitrarioak.

Atzera begira jarri naiz eta konturatu naiz, ez nintzela asaldatu, adibidez, Jose Luis Quintas osasun sailburuordeak fake news ustez “txistoso” hura bota zuenean. Desinformazioa made in euskadi. Ehun urtetik gorako herritarren erdia Benidormen bizi omen zela esan zuen. Eta nik titularra irakurri eta sinistu nuen, modu akritikoan.

Atzera begira jarri naiz eta gogoratzen dut gure bigarren alaba jaio zenean ez nuela protesta handirik egin. Bere ama behartu behar zuten maskarilla batekin erditzera. Eta nik, agindua entzun eta, egon zitezkeen alternatibetan pentsatu ordez, kezka eta ardura hori ere amaren bizkarrera bota nuen, modu akritikoan. Zenbat emakume haurdun egongo zarete horren aurrean errebelatzeko gogoarekin?"

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia