Faktoria magazina
Migratzaileak Eszenan
'MENA izendapenaren atzean pertsonak daude'
Lagundu gabeko migratzaileekin egindako antzerki obra da 'Una Mochila, una vida'. Ados Teatroak giza eskubideak eszenara eramateko duen lan ildoaren baitan estreinatu berri da.
-
Asier Sota aktorea
18:59 min
Zenbait errealitate ze urrun ikusten eta sentitzen ditugun maíz… ze zaila egiten zaion gizarteari sarritan besteek bizi duten hori ulertzea, enpatizatzea. Gure kontua ez delakoan bizi izaten gara parean arazoa ikusten ez dugun bitartean, arazoari izen abizenak jartzen ez dizkiogun artean.
Bada, hain zuzen ere, gugan efektu hori sortzea bilatzen du zenbait kasutan arteak; arte eszenikoek zehazki: antzerkia, oholtza gaineko kontakizuna baliatzea gizartea eraldatzeko, giza eskubideen inguruko hausnarketa pizteko, gogoeta egiteko, kontzientziak pizteko.
Duela aste pare bat estreinatu zuen Ados Teatroak: 'Una mochila, una vida' antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian.
Lagundu gabeko migratzaileak oholtza gainean, lagundu gabe gure herri eta hirietara iritsi diren MENA bezelako gazteak aktore, beraien bizitza propioa kontatzeko. 12 eta 15 urte bitarteko Abdul, Hicham, Ahmed, Walid, Yassine, Mohamed, Hamza, Abdoulai, Illyas Ayoub, Nordine, Mpohammed, Ikbal, Lahcen eta Bilal; denak bakarrik, lagundu barik guregana iritsi diren afrikarrak dira. Beraiekin dago eszenatokian Asier Sota aktorea eta Ados Teatro konpainiako kidea eta "Faktoria"n izan dugu.