Faktoria
Txotxongillo taldeak 50 urte
Enkarni Genua:'Poz handia ematen dit oraindik gure ipuinak kontatzen direla ikusteak'
50 urte bete ditu Txotxongillo taldeak. 1971. urtean eman zuten euren seme-alaben ikastolan lehen emanaldia eta, geroztik, bost hamarkada egin dituzte batetik bestera txotxongiloak hartuta.
-
Enkarni Genua
18:44 min



Erreka Mari, Martin artzaina, Pulpez olagarroa, Barbas barraskiloa... hauek guztien ama da Enkargi Genua. 50 urte egin ditu Manolo Gomezekin batera Txotxongillo taldean, Donostiako Jakintza ikastolan lehen emanaldia eskaini zutenetik, eta urteurrena ospakizunez beteta hasi dute. Euren ibilbidearen errepasoa egin dugu Genuarekin batera eta etxean konplize izan duten alaba ere batu zaigu solasaldira.