Itxi

Faktoria

Julen Orbegozo

'Politika eta asperdura'

Madrilgo, estatuko eta Euskal Herriko giro politikoaz hausnarketa egin du Julen Orbegozok 'Sinadura'n.

  • Julen Orbegozo

    Julen Orbegozo

    2:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Julen Orbegozoren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Gaztea nintzenean politeista nintzen. Jainko bat baino gehiago gurtzen nituen. Silvio Rodriguez kantautorea nuen idolo horietako bat. Eta egunotan orain hogei bat urte, egin omen zioten elkarrizketa batean esan zuena etorri zait gogora: “politikan ez dut interes berezirik; aspergarria da, nekez gertatzen da ezer interesgarririk”.

Esaldi hartaz gaur egun daukadan oroitzapena lausoa da, batere argia. Zintzoa banaiz, ez dakit ezta ere elkarrizketa hura benetan existitu ote zen; Kontua da, hogei urte hauetan, hainbat aldiz etorri zaidala esaldi hura nire burura. Eta etortzen zaidan bakoitzean, neure “ni” horrek Silviori berba egiten dio: “aspergarria diozu, kamarada, aspergarria?”

Egungo testuinguru politikoari begiratuta, esaterako, onartuko didazue Madrilen Ayusok sortu duen kalapita sorpresa izan dela. Niri behintzat, iruditu zait, herritarrek tentsio puntu bat behar zutenean, Ayuso atera dela salbatzera Espainiako politikaren izen ona.

Ba niretzako ere garrantzitsuak izango dira Madrilen, asteazken batez, sei aste barru, egingo diren hauteskundeak. Traszendenteak Espainiarentzako, eta baita hego euskal herriarentzat.

 Badaude zenbait gauza jokoan, eta nik 3 aipatu nahi ditut:

-Lehenengoa, trumpismo Made in Spain delakoak mugarik duen jakingo dugu. Niretzako Almeida eta Ayuso dira horren esponente nagusiak. Ez da bakarrik kanpetxanoak direla, eh; inozo eta estrabagante izatea ikur bihurtu dute.

-Bigarren kontu inportantea da bipartidismoa indartuta edo ahulduta aterako ote den jakitea. Alegia, bereziki, Ciudadanos eta Podemosen emaitzak esanguratsuak izango dira. Badago espaziorik Espainia polarizatuan bost edo sei alderdirentzako?

- Eta Madrilera begira egoteko hirugarren arrazoi bat da ikustea, alderdi euskaldunek dauzkaten aliatu potentzialek ze emaitza ateratzen duten.

Hain justu, EAJko buruzagiak temati ikusi ditut azken asteotan: betetzea nahi omen duten autoprofezia bat hainbat aldiz errepikatuz: “Sanchezen gobernuak ez du legegintzaldia bukatuko”. EAJko bozeramaileak bereziki erretxinduta nabaritzen ditut Pablo Iglesiaekin eta hautagai izateko hartu duen erabakiarekin, eta jaun andreok, zintzoki, horrek emozio puntua ematen die hauteskunde horiei.

Finean, kamaradak, badakit Euskadin nekez berotzen dela soufle politikoa… baina Tapia, Arantza Tapia gure Teleberriko hamar minututan 5 aldiz agertzeak, horrek ez du esan nahi politika aspergarria denik. Teleberriak euskal soufle politikoari bestelako ekarpena egin arte, konformatu gaitezen Ayusok eta konpainiak emango duten espektakulua balkoitik disfrutatzearekin. Uste dut historikoa izango dela, komunikazioaren ikuspegitik, behinik behin".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia