Itxi

Faktoria

Kontzertu jendetsuak berriro?

'Larunbatekoak erakusten du egin litekeela eta gobernuen parte hartzea behar dugula'

Oihaen Yustos | EiTB Media

Love of Lesbian taldeak larunbatean Bartzelonan egingo duen kontzertuak 'musika sektorea biziberritu dezake', Euskal Herriko musika ekoizleen ustez.

  • Kontzertu jendetsuak berriro?

    Kontzertu jendetsuak berriro?

    20:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikusmin handia sortu du Love of Lesbian talde katalanak, Bartzelonan larunbatean eskainiko duen kontzertuak. 'Kontzertu proba' edo 'emanaldi aitzindaria' izango da, Dani Poveda antolatzaileak "Faktoria" albistegian kontatu duenez. Pandemia lehertu zenetik lehen aldiz, 5.000 lagun elkartuko dituzte, segurtasun distantzia gorde gabe Palau Sant Jordin egingo duten kontzertuan. Hori bai, ikusleek egunean bertan, antigeno testa egin beharko dute eta negatibo badira, FFP2 musukoekin ikusiko dute kontzertua.

Esperientzia berria da eta Kataluniako musika sektorea elkartu eta Generalitatearen elkarlanarekin prestatu da. Oinarria 'musika jaialdi erraldoiek bat egitea izan da' Povedaren iritziz, eta bide hori gertutik jarraitzen ari dira Euskal Herritik. Amaia Ispizua GET IN musika promotore eta MIE Musika Industria Elkarteko zuzendaritzako kidea da eta Artzai Iraurgi, PANDA Artist management enpresako ordezkaria (eurek daramane Love of Lesbian taldea). Biek onartu dut, larunbateko kontzertuak musika sektorea biziberritu dezakeela. 'Sektoreak larunbatekoan jarrita ditu begiak , etorkizunerako aukera handiak emango ditu' esan du Iraurgik eta erakundeei begiratu die, 'Eusko Jaurlaritzak eta Nafar gobernuak ikusi dezaten gauzak egin litezkeela eta babesa behar dugula, erakunde publikoen inplikazioa behar beharrezkoa dela'. Osasun Zerbitzuen parte hartzea eskatu du Ispizuak: Katalunian 'interesgarriena izan da osasun zerbitzuaren elkarlana, hori hemen falta botatzen dut. Kultura mailan, instituzioekin interlokuzioa badago egunero baina, osasun zerbitzuaren esperientzia falta da. Osasun esparrua beraiena da baina, guk jende multzo handia kudeatzen esperientzia dugu'.