Itxi

Faktoria magazina

KIROLA

Nahia Quincoces eta Igone Campos mendiko eskiatzaileak, elite kirolaren gorabeherez

Mundu mailan onenekin lehiatzen dira Campos eta Quincoces. Exijentzia eta dedikazio oso handiko jarduna da eurena; ordaina, ordea, ez. Mendiko eskiarekiko pasioak bultzatzen ditu aurrera egitera.

  • Igone Campos eta Nahia Quincoces, mendi eskiatzaileak

    Igone Campos eta Nahia Quincoces, mendi eskiatzaileak

    17:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Munduko txapelketatik ez dira itzuli zaharrak. Selekziokideak eta lagunak dira kirolari biak. Mendiko eskiaz hitz egin dute mahai bueltan. Hori dute afizioa eta pasioa. Ofizioz suhiltzaile da Nahia Quincoces, eta suhiltzaile izateko prestatzen ari da Igone Campos. Badute, beraz, bigarren lotura hor... eta gozogintza da hirugarrena.