Itxi

Faktoria magazina

New York

Markel: "Come to New York"

Markel Goiriena Uribe 4 urteko mutikoaren begietatik ikusi dugu gaur New York. Pandemiagatik ezin dugunez bidaiatu, Markelen bidez Atlantikoa zeharkatu dugu "Faktoria" saioan.

  • New York

    New York

    2:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pandemiarik gabeko egoeran jende askorentzat bidaiatzeko egunak lirateke hauek baina ezin dugunez, "Faktoria" saioan egunez egun munduko hainbat hiri ezagutzeko aukera izango dugu bertan bizi diren umeen begietatik. Gaur New York erakutsi digu Markelek: hiria nolakoa den, bertatik zer gustatzen zaion, haren izena eskolan nola esaten duten... Gernikako etxea txikia eta AEBkoa, berriz, handia dela azaldu digu. Euskal Herriaren hutsunea nabaritzen du, baita aitite eta amamarena ere.

Bihar Jerusalemez ariko zaizkigu Telmo eta Ane....