Itxi

Faktoria magazina

Musikaren garrantzia

Edur Goikoetxearen zaletasunak: musika eta hondartza

Saturrarango hondartzan, sorosleei lagunduz gozatzen du uda Edur Goikoetxea Osak. Musika du beste zaletasun nagusia. Maite du abestea eta orain pianoa jotzea ere bai, Aschero metodoari esker.

  • Edur Goikoetxea Saturrarango hondartzan

    Edur Goikoetxea Saturrarango hondartzan

    16:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gasteizko Udaberria musika eskolara joaten da astero Edur Goikoetxea mutrikuarra, "Aschero" metodoarekin pianoa jotzen ikastera. Musika oso garrantzitsua da bere bizitzan eta metodo honi esker instrumentua jotzeko gaitasuna ari da lortzen, bere etxera gonbidatu eta erakutsi digun eran.

Abestea ere oso gustuko du Edurrek eta hainbat abesbatzatan abestu izan du. Orain ordea, pandemiagatik, bertan behera geratu zaio abesbatzako jarduna. Hala ere, pozik eta indartsu abestu du "Faktoria" saioko mikrofonoen aurrean. Aitortu digu Benito Lertxundi oso estimatua duela: "asko maite dut eta jarraitu dezala abesten" esan digu.