Itxi

Faktoria magazina

Musika kontserbatorioa

Ehun urte musika irakasten

Karmele Uribesalgo | EiTB Media

Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioak ehun urte bete ditu ikasturte honetan. Dena den, pandemia dela eta, ezin izan dute nahi bezala ospatu.

  • Sarralde, Llamosas, Piris, Lerena eta Sancho kontserbatorio atarian.

    Sarralde, Llamosas, Piris, Lerena eta Sancho kontserbatorio atarian.

    13:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

1920-1921 ikasturtean hasi ziren klaseak ematen Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioan. 400 ikasle inguru zituzten hasieran, eta gaur egun, 500 dira, gutxi gorabehera. Ehun urtetan artista ezagunak pasatu dira bertatik; besteak beste, Jesus Guridi musikagilea, Clara Bernal musikaria eta Joaquin Achucarro piano-jolea.

Urteurrena ospatzeko egitarau zabala ari ziren prestatzen, baina bertan behera utzi behar izan dute pandemiaren ondorioz. Hala ere, ahal denean, zerbait egiteko asmoa dute.

Kontserbatorioa bertatik bertara ezagutu dugu Mario Lerena, Alain Sancho eta Aitor Sarralde irakasleen eskutik, baita Lur Piris eta Maria Llamosas ikasleekin ere.