Itxi

Faktoria

Mikel Irizar

"Zergak"

Pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko aberatsenei zergak igotzeaz gogoeta egin du Mikel Irizarrek "Sinadura"n.

  • Mikel Irizar

    Mikel Irizar

    2:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Mikel Irizarren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Ekonomiaren egoerak okerrera egin, eta administrazioen diru sarrerak uzkurtzen direnean, bi errezeta erabiltzen dituzte gure inguruotan: edo gastuak murriztu edota zorra handitu. Duela dozena bat urteko krisialdian austeritatea zen bide bakarra: gastu soziala murriztea, pentsioak jaistea, lan baldintzak gogortzea... Ez dugu berehalakoan ahaztuko Europak bidalitako troikak nola kupida gabe estutu zuen Grezia, Tsiprasek amore eman zuen arte.

Oraingoan osasun pandemiak eragin du ekonomia ikaragarri uzkurtzea eta, gainera, farmazia gastua biderkatzea. Baina oraingoan ezinagoa zen austeritatea, eta zorpetzeko bidea hartu dute gobernuek. Gure Jaurlaritza harro agertu da berak jaulkitako zorrak harrera ezin hobea izan duelako merkatuan.

Halakoetan, ordea, bada beste bide bat, eraginkorra eta justuagoa: zergak igotzea aberatsenei. Eta bide hau ez du egunotan proposatu ezker muturreko agintari batek, baizik eta Biden presidenteak. Jakin berri da Estatu Batuetako aberatsenak % 45 aberastu direla azken urte betean, neurri handian pandemiak sortutako aukerak baliatu dituztelako. Bada, Bidenek dio: aberastasun horrekin lagundu dezatela pandemiak eragindako kalteari aurre egiten. Zentzuzkoa, ez da?

Duela hilabete batzuk Davoseko gailurrean famatu egin zen Rutger Bregman historialaria. Bost minutu eskaseko speech gogoangarrian datu esanguratsua eman zuen: 50eko hamarkadan Estatu Batuetan errentaren trontzo gorenak % 70etik gorako zerga ordaintzen zuen; eta hori  Eisenhower presidente militar eta eskuindarrarekin. Aldiz gaur dena da zerga paradisua eta offshore sozietateak; eta oraindik ere politikari populistak entzun behar ditugu zergak jaitsiko dituztela agintzen. Bregmanek ezin argiago esan zuen Davos-en: “Utzi filantropiaz hitz egiteari. Gaia da zergak, zergak, eta zergak!”

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz