Faktoria
Julen Orbegozo
"Ayuso 'zelebriti'a"
Madrilgo hauteskunde gauaren analisia egin du Julen Orbegozok 'Sinadura'n, hautagai guztien agerraldien komunikazioa aztertuta.
-
Julen Orbegozo
3:11 min
Julen Orbegozoren 'Sinadura', "Faktoria"n.
"Ayuso “zelebriti” bat da. Hauteskunde hauek hori frogatu dute behintzat. Dena erakartzeko gai da, denak ematen du bira bere inguruan.
Populismo liberalak irabazi ditu Madrilgo hauteskundeak. Biharamunean, gai gara Ayusoren erretorika politikoa hobeto ulertzeko: lan egin ostean garagardo pare bat, askatasunez, edatea, dirudiena baino metafora landuagoa izan daiteke.
Uste genuen “cayetanoei” bakarrik hitz egiten ziela; baina, badirudi, bere metaforak beste sakontasun bat duela. Garagardoak edatea, askatasunez, agian, bada apelazio bat langileei, elkartasunaren baloreari, laguntasunari, taldeari, gozamenari, besteak beste.
Ayuso zelebritia da eta hiperliderra. Gaur egungo politikagintzan hiperlidergotzarik gabe ez dago garaipenik. Hiperliderrak, batzutan, jaio egiten dira, eta beste batzutan, eraiki.
Ayusori jaiotzaz datorkiola esango nuke.
Gabilondorekin saitu dira, baina ez dute lortu.
Iglesiasenak legatua utziko du.
Garciak Errejonen itzala izan du atzean.
Monasteriok Abascal.
Val-ek Arrimadas.
Titular horrez gain, nire buruari hitza eman nion hauteskunde gaueko hautagaien agerraldien komunikazioa aztertuko nuela zuentzako. Niretzako, agerraldi horiek autentikoak izaten baitira, humanoak, gardenak.
Bada, hautagai bakoitzaren irudi edo sinbolo bat utziko dizuet gogoetarako.
Ayusok utzi zigun irudi garrantzitsuena balkoitik bajatu zenekoa izan zen. Hala, jendeari esan nahi zion:
- Herritarrak agurtzera nator, gorriz jantzita, bide batez, ni naizelako Madril, ni naiz herritarren hautagaia, maitatua, zeruetatik zuek agurtzera bajatzen dena.
Monasteriorenean ez zen sorpresarik egon:Smith eta Abascal bizkarzainekin atera zen oholtzara, benetako testosterona non dagoen argi gera dadin.
Gabilondorena tristuraren, atsekabearen, bakrdaedaren metafora perfektua izan zen. Hondoratuta. Planoan kide asko sartu zizkioten, baina denak distantzia batera geratu ziren eta azkar ospa egin zioten
Garciak, diskurtsoa irakurri zuen. Sosoa, arimarik gabekoa. Buruarekin atera zitzaion bihotzarekin baino gehiago. Apustu egiten dut idatzi egin ziotela.
Valen enkuadrean ausentzia bat protagonista, Arrimadasena. Epitafioa zirudien; ez dakit, berea zen, edo Arrimadasena.
Eta bukatzeko, Iglesiasen irudia: jende anitzez inguratuta. Tonu baxuan, serio, monotono. Bere argia behin betiko itzaltzeko ekitaldi antzekoa egin zuen: bisonarioaren diskurtsoa egin ostean bere hipderlidergotzaren epilogoa idatzi zuen, Silvioren hitzak baliatuta. Besarkada zintzoekin kargua utzi zuen, herritarrei hurrengo mezua transmitituz: maitatu naute, maitatu behar nindutenak.
Ezkerrak badirudi edukiekin, proposamenekin, arrazoiarekin jarraituko duela. Eskuinak hiperlidergotzak fabrikatzen jarraitzen duen bitartean".