Faktoria magazina
HISTORIA
Egiptoko aurkikuntza arkeologikoen misterioaz Karlos Almorza eta Ane Irazabalekin
Jon Artano | EiTB Media
Antzinako Egiptoko jakintzan doktorea da Almorza. Kazetaria baino lehenago historia ikasitakoa da Irazabal, eta "arkeologo frustratua" berak aitortzera. Eskutik hartuta eraman gaituzte Egiptora.
-
Arkeologoak lanean, Egipton
23:12 min
Haurra zela aiton-amonen etxean deskubritutako entzklopedia zahar bati esker liluratu zuen antzinako Egiptok Ane Irazabal; ez zekien orduan asko Kairon biziko zenik helduaroan. Bi urte eta erdiz ego zen Egipton eta hango "Edertasunak eta kaosak" sorginduta daukate oraindik. Karlos Almorzak Parisen deskubritu zuen Egipto, Louvre museoan. Hemezortzi urte baino ez zituen, baina arrastoa utzi zion, Aiurri aldizkarian behin kontatu zuenez: "Oso momentu garrantzitsua izan zen nire bizitzan, orduantxe erabaki bainuen, –aukera izanez gero behintzat–, egiptoar hieroglifoak irakurtzen eta idazten ikasi nahi nuela".
Adituak eta arituak dira biak Egipton eta mahai inguruan elkartu ditugu Faktoriako erredakzio taldean ezinbizian gaituen kontu bat argitzeko: Nola da posible Egipton gertatzen dena? Izan ere pare bat hilabetero "aurrekaririk gabeko aurkikuntza" iragartzen diote munduari, goiburu handitan. Sarkofagoak direla, momiak, kakalardo erraldoi baten estatua, edo galdutako hiri bat aurkitu dutela hondarpean... Opartasun horren arrazoiez, eta erabileraz, argibideak, arrazoiak, eta gogoetak utzi dituzte Irazabal eta Almorzak.
Leire Etxeberriak ez du ahazteko Egiptora lehenengoz iritsi zenekoa... Aldi hartaz, eta Egiptok eskaintzeko dauzkan marabillez mintzatu zaigu Zarauzko B the Travle Bran bidaia-agentziako arduraduna.