Itxi

Faktoria magazina

Baserria

"Baserritar izan nahi dugu"

Ane Albisu | EITB Media

Patxi Ordozgoiti, Markel Artola eta Urko Manterola, 9 urteko hiru baserrizale, ezagutu ditugu eta Ibon Larrazabal Derioko nekazaritza eskolako irakasleak aholkuak eman dizkie.

  • Patxi, Markel eta Urko Manu Etxezorturekin

    Patxi, Markel eta Urko Manu Etxezorturekin

    26:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Patxi Ordozgoitik Euskal Telebistako "Biba Zuek" saioko Aritz Ganboa artzainari bideo bat bidali zion baserritar izan nahi duela eta aukerarik ba ote duen galdetuz. Arreta piztu zigun, 9 urterekin hain garbi baserritar izan nahi duela entzutea ez delako ohikoa. Patxirekin harremanetan jarri eta bere beste bi lagunek ere asmo bera dutela esan zigun. Markel Artola eta Urko Manterola dira beste bi baserrizaleak.

Hirurak gonbidatu ditugu "Faktoria" saiora eta haien arrazoi eta gogoetak jarri ditugu mahai gainean. Ibon Larrazabal Derioko nekazaritza eskolako irakasleak ere aholku interesgarriak eman dizkie.