Itxi

Faktoria

BEKADUNAK

Faktoria Magazinean bekadun izandakoak aurtengo bekadunekin batu dira

Maialen Goñi, Iñigo Gonzalez eta Julen Telleria bekadun izan ziren "Faktoria" magazinean. Aurtengo bekadunekin izan dira, orduko kontuak gogoratuz.

  • Maialen Goñi, Iñigo Gonzalez eta Julen Telleria Miramongo estudioetan.

    Maialen Goñi, Iñigo Gonzalez eta Julen Telleria Miramongo estudioetan.

    22:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orain dela ia 10 urte "Faktoria" magazinean bekadun izandako Maialen Goñi, Iñigo Gonzalez eta Julen Telleria izan dira saioan. Tartea zuzentzen gainera, aurtengo bi bekadunak izan dira: Irati eta Xabi. Orduko kontuak, bizipenak, ikasitakoak, anekdotak, kale inkestak... denetik izan dituzte hizpide. Leku berean hasi baziren ere, orain bakoitzak oso arlo desberdinean dihardu: Julenek irratian jarraitzen du, Gaztean, hain zuzen; Maialen Zinea.eus-en ari da lanean, eta Iñigo aldiz, Lasarteko "Txintxarri" aldizkarian dabil.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia