Faktoria
ELKARRIZKETA
"Enuresi kasu gehienak denborarekin eta umearen heldutasunarekin gainditzen dira"
Esther Murelaga | EITB Media
Leire Madariaga Gurutzetako ospitaleko Haur Nefrologak umeen giltzurrunetako eta gernu bideetako arazoen gaineko argibideak eman dizkigu eta entzuleek ere zuzeneko galderak egin dizkiote.
-
Leire Madariaga Gurutzetako Haur Nefrologa EITBn
22:06 min
Gurutzetako ospitaleko Leire Madariaga haur nefrologoa izan dugu "Faktoria"n. Giltzurrunetako eta gernu bideetako arazoez arduratzen dira nefrologak eta bere lanaren parterik zailena dialisian eta transplante beharrean dauden umeekin lan egitea dela aitortu digu.
Guraso askoren kezka iturri den enuresiaz ere hitz egin dugu Madariagarekin, hau da, gauean pardela eramateko beharra duten umeen gaixotasunaz. Enuresi kasu gehienak gainditzeko denbora eta heldutasuna beharrezkoak direla argitu digu Haur Nefrologak.
Entzuleen galdera eta aipamenei ere erantzun die Gurutzetako mediku eta BioCruces-eko ikerlariak.