Itxi

Faktoria

ELKARRIZKETA

'Emaitza inpresionantea da'

Esther Murelaga | EITb Media

Txomin Artolak Et Incarnatus orkestrarekin grabatutako antologia disko-liburua aurkeztu digu 'Faktoria'n; beti-betiko abestiak modu eta estilo ezberdinean aurkeztutako lana dela kontatu digu.

  • Txomin Artola Euskadi Irratian bere antologia diska-liburua eskuetan duela

    Txomin Artola Euskadi Irratian bere antologia diska-liburua eskuetan duela

    17:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txomin Artola Et Incarnatus Est antologia disko-liburua aurkeztu digu Txomin Artolak 'Faktorian'. Migel Zeberio Et Incarnatus orkestraren zuzendaria izan da proiektuaren sustatzailea eta arduraduna eta Txomin Artolak aitortu digunez bere antologiaren inguruan egin nahi zuen zerbait berezi hori egiten lagundu dion artista. Txomin Artolak 1975an lehen diska argitaratu zuenetik argitaratu dituen disko bakoitzetik 2 abesti aukeratu ditu antologia diskarako, denetara 14. 'Emaitza inpresionantea da' aitortu digu Artolak, bere beti-betiko abestiek beste itxura bat hartu dutela.

Txomin Artola Et Incarnatus Est antologia disko-liburuaren aurkezpen ofiziala ekainaren 4an izan zen Hondarribiako Itsas Etxea Auditorium-ean, baina Txominek jakinarazi digunez, uda ostean Et Incarnatus orkestrarekin batera kontzertua eskainiko du Hondarribian eta gonbidatuak ere izango dira.