Faktoria magazina
FUTBOLA - ALAVES GLORIOSAS
"Taldea sortu eta lau urtean gorengo mailara iristea oso-oso zaila da"
JOn Artano | EITb Media
Maria Ortiz de Pinedo 'Mary' eta Dafne Triviño, Alaves Gloriosas taldeko kapitaina eta kirol zuzendaria, igoeraz, emakumezkoen futbolaren profesionalizazioaz eta etorkizunaz aritu dira.
-
Alaves Gloriosaseko jokalariak, igoera lortu zuten partidan, gol bat ospatzen
17:50 min
Asteartean aurkeztuko du Kirol Kontseilu Gorenak emakumezkoen Lehen Mailako futbol liga profesionalizatuko duen hitzarmena. Araudi berriak "jokalarien bizitza, eta taldeena aldatuko" duela argi dute Mary Ortiz De Pinedok eta Dafne Triviñok. Alaveseko arima eta burua dira biak ala biak. Proiektua sortu zenetik elkarrekin aritu dira eta elkarrekin une garratz askori egin diete aurre balentrai historikoa lortu baino lehen. Emakumezkoen futbolak iraultza bizi izan du urte gutxian eta datozen urteotan are gehiago aldatuko dela uste dute.