Faktoria
Javier Igoa
"Txikitako nire bi pasioak gauzatu ditut: musikaria eta margolaria naiz"
Esther Murelaga | EITB media
Javier Igoa Lesakako Musika Eskolako sortzailea, Bandako zuzendari izandakoa eta margolariari omenaldia egin nahi izan diogu 'Faktorian'.
-
Javier Igoa lesakarra Euskadi Irratian
27:17 min
Javier Igoa lesakarrak 2 amets zituen txikitan: musika eta pintura, eta biak gauzatu ditu. Donostiara etortzen zen autobusez edo anaiari kotxea kenduta musika ikastera. Aukera izan zuenean Lesakako Udalarekin hitzegin ondoren Musika Eskola sortu zuen herrian eta arrakasta handia izan zuela kontatu digu; hortik bersortu zuen gainera Lesakako Musika Banda. Javierrekin batera entzun dugu bandarako propio konpòsatutako 'Oninen ahuspez' abestia eta honen nondik norako eta sekretuak kontatu dizkigu; emozionatu ere egin da Igoa.
Musikaz aparte pintura ere pasio izan du Javierrek eta hainbat lehiaketa irabazi dituela kontatu digu eta ETBko 'Arimaren margolariak' saioan izan zuen esperientziaz ere hitz egin digu.