Itxi

Faktoria magazina

Zuhaitz Gurrutxaga

"Nik maitasun pertsonala ere aurkitu dut lanean, fletxazo zuzena izan zen"

Ane ALbisu | EITB Media

"Herri Txiki Infernu Handi" saioan ezagutu zuen Amaia bere neska laguna duela sei urte eta gaur publiko egin du "Faktoria"n. FutbolisTOK bakarrizketa, Faktorian hasi zenekoa eta bizitza hizpide.

  • Zuhaitz Gurrutxaga

    Zuhaitz Gurrutxaga

    21:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zuhaitz Gurrutxagarekin solasaldi lasaia izan dugu gaur "Faktoria" saioan. 2011 garren urtean bere maitasun istorioak kontatzera etortzen zen gure saiora, hura izan zen bere artista ibilbideren "hasiera" eta garai haiek eta futbolari profesional izan zen garaiak oroitu ditugu haseran. Futbolari profesional izatera iritsi zenean, agian presioak eraginda edo...nahasmendu obsesibo konpultsiboa, TOC deitzen zaion nahasmendua pairatzen hasi zen eta horregatik oraingo bakarrizketaran izena: futbolisTOK.

Aktore bezala egindako lanak errepasatzerakoan iragarri digu datorren urtean Iker Galartzarekin antzezlan baterako proiektuan murgilduta dabilela besteak beste.

Euskal Telebistako "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan maitasun asko jasotzen duela ere kontatu digu eta "nik maitasun pertsonala ere aurkitu dut saioan", esan digu. Herri batean elkarrizketa egin zion neska bati duela sei urte eta neska hura da gaur egungo bere neska laguna, Amaia. "Nere bizitzako elkarrizketarik txarrena izan zen, fletxazoa sentitzen ari nintzelako, fletxazo zuzena izan zen". " Ez dut noiz publikoki kontatu eta istorio intimoak kontatzera etortzen nintzenez Faktoriara, gaur kontatu egingo dut" esan digu.