Itxi

Faktoria

Astelehenean

Udararen lehen egunean, "Faktoria" albistegia, Donostiako portutik

G.U. | EITB Media

Eneko Goia alkatea elkarrizketatuko dugu eta Sara Zozaya musikari donostiarrak zuzenean abestuko dugu.

  • Donostiako portua

    Donostiako portua

Udara Donostiako kostaldean estreinatuko dugu astelehenean. Ekainaren 21an goizaldeko bostak pasa hasiko da ofizialki udara eta urteko hilabete beroenek berarekin dakarten aldaketarako zer ari den prestatzen jasoko dugu. Turismoa, kultura ekitaldiak, hondartza denboraldia, ze aurreikuspen dute Donostian? Eneko Goiari egingo diogu galdera, Euskadi Irratiak erdigunean jarriko duten estudio ibiltarira hurbilduko baita Donostiako alkatea. Entzungo ditugu turismo sektoreko ordezkarien ahotsa, baita bizilagun elkarteena ere: gehiegizko bisitarien etorreraren beldur direlako.

Solasaldia Nerea Azurmendi, Jurdan Arretxe eta Nagua Albarekin osatuko dugu eta Donostiako ikur bihurtu diren izozki-dendak eta elkarte gastronomikoak bisitatuko ditugu . Boulevard izozki dendan eta Zubi Gain elkarte gastronomikoan sartuko gara. Alaia Martin bertsolariak ekarriko digu saioa amaitzeko 'Hitzpirazioa', oraingoan, Sara Zozayaren musikak lagunduta. Abeslari donostiarrak zuzenean joko du "Faktoria"n.