Itxi

Faktoria magazina

Elkarrizketa

Eizagirre: "Partida aurretik Ferrero bonboi bat jaten nuenean gola sartzen nuen"

Jon Artano | EITB Media

Nerea Eizagirreren eklosioa ekarri du amaitzear den denboraldiak. Berekin errepasatu dugu ligak emandakoa. Emakumezkoen futbolaren profesionalizazioaz ere aritu gara, baita kontu xelebreagoez ere.

  • Nerea Eizagirre

    Nerea Eizagirre

    19:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Partida bat falta dute 2020-2021 sasoiko lanak amaitzeko eta 13 gol sartu ditu dagoeneko Nerea Eizagirrek, funtsezko rola jokatzen ari da Realean. Azken norgehiagoka irabazi eta taldeak laugarren amaitzea nahi du jokalari tolosarrak "Superkopa jokatu ahal izateko".

Hurrengo denboraldietan taldean ariko ez diren kideez, eta hurrengo urteetan jokatuko diren Eurokopaz eta Munduko txapelketaz... hontaz eta hartaz aritu dira Nerea Eizagirrerekin: golak sartzeko sekretua bonboi batzuei zor diela kontatu du; sarritan, Donostiarako joan-etorrietan, lo hartzen duela autobusean; odola ikusteari eta hegazkinei beldurra diela ere esan die; eta oporretarako asmoak ere azaldu ditu: Ahal badu "hilabete osoa" emango duela etxetik kanpo.