Faktoria
Migrazioa
"Sentimentalki brutala, oso gogorra, negar asko egin dugu Mexikon"
Ane ALbisu | EiTB Media
Leire Lasa ETBko kazetaria eta Amane Iglesias kameraria Mexikotik hunkituta itzuli dira, Estatu Batuetara joan nahian aterpetxeetan dauden migratzaileen egoera latza gertutik ezagutu dutelako.
-
Leire Lasa kazetaria
16:04 min
Euskal Telebistarako "Mexiko igarobidean" izeneko erreportaje sorta egin dute migratzaileen egoera ezagutarazteko. Estatu Batuetara joan nahian, pandemiagatik muga erabat itxita duten honetan eta muga zeharkatu arren, berriro itzul arazten dituztela kontuan izanda, hilabeteak daramatzate boluntarioek kudeatutako aterpetxeetan. Tiroak, lapurretak, bortxaketak, bahiketak, erasoak eta gosea ari dira bizitzen eta beldurtuta daude. Aterpetxeak gainezka daude eta jende asko dago kanpoan. Telebistako kameraren aurrean hizketan jartzea lan zaila izan da. Aurrez bakoitzarekin ordubeteko elkarrizketa lasaia izaten zuten konfidantza lortzeko eta kameraren aurrean jartzeko.
Leire Lasak esan digu "shock" moduko bat izan dela, oso bizipen gogorrak jaso dituztela. "Oso gogorra izan da eta negar asko egin dugu" aitortu digu. Amane Iglesias-ek ere negar asko egin du eta esan digu, "pertsonalki abentura bat izan dela, baina sentimentalki brutala".