Itxi

Faktoria magazina

Iñigo Muguruza Beka

Iñigo Muguruzaren obra, Asier Suberbiolaren begiz eta biolinez

Oihane Egurtza | EITb Media

Irungo musikariaren "kanten osagaiak bereizi" eta sorkuntzara bideratutako ikasmateriala osatu du Asier Suberbiola musikari lasartearrak.

  • Asier Suberbiola

    Asier SuberbiolaAsier Suberbiola

    15:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hezitzailea, musikaria eta Iñigo Muguruzaren zalea izan da betidanik Asier Suberbiola. Hala, ezin egokiagoa gertatu zaio Irungo Udalaren Iñigo Muguruza Beka. Zortzi hilabeteko lana eginda, ikasmateriala prest dauka Musika Eskola eta Kontserbatorioetara bideratzeko. "Interpretatzeko baino, sorkuntza eta inprobisazioa lantzeko" liburu didaktikoa osatu du.

Biolina hartuta etorri zaigu Euskadi Irratiko "Faktoria"ra; Negu Gorriak eta Joxe Ripiau-ren melodiak biolinez jota entzun nahi?