Itxi

Faktoria

Turismoa

Iaz baino askoz uda hobea izaten ari da turismo guneetan; nekazalturismoetan, covid aurreko aldiaren pareko

Erreserba dinamikak aldatu egin ditu pandemiak eta konfinamenduek kantzelazio asko eragin. Hala eta guztiz ere, hutsuneak betetzen ari dira. Hoteletako okupazio maila %60tik gora ari da kokatzen; kanpin eta nekazalturismoetan, hortik gora.

  • Landetxetan bertako bisitariak ari dira jasotzen inoiz baino gehiago

    Landetxetan bertako bisitariak ari dira jasotzen inoiz baino gehiago

    18:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iazko udarekin aldatuta "asko hobetu" dira turismo datuak Euskadin. Hala adierazi dute 'Faktoria'k jaso dituen turismo gune eta arduradunek. Kanpinetan, Aurizperriko Urrobin, esate baterako, oso ondo doa uda. Nekazalturismoetan, covid aurreko datuetara iritsi dira, Idoia Ezkurdia Nekatureko gerenteak baieztatu duenez; eta hoteletan %60tik gorakoa izaten ari da okupazio maila, Bastidako Jatorrenan eta Bilboko Tay hotelean berretsi digutenez.

Donostia Turismoko zuzendari Eider Calderonek jakinarazi duenez, uztaileko datuak onak dira Gipuzkoako hiriburuan eta joera horri eustea espero dute abuztu eta irailerako ere.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz