Itxi

Faktoria magazina

Musika

Olaia Iantzi pedalarekin musika eta "magia" eginaz "Faktoria"n, "Errateko modu bat" diskoa aurkeztuz

Ane Albisu | EiTB Media

Olaia Iantzi abeslari eta musikari lesakarrak zuzeneko emanaldia egin du Faktoria saioan loopak egiteko pedalarekin eta gitarrarekin. "Errateko modu bat" bakarkako bere lehenengo diskoa aurkeztu digu.

  • Olaia Iantzi Euskadi Irratiko estudioan

    Olaia Iantzi Euskadi Irratiko estudioan

    24:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olaia Iantzi abeslari lesakarrak barru barrutik idatzitako kantuekin osatu du Errateko modu bat diskoa.  Loop-ak egiteko pedalaren "magia" ikusteko aukera eskaini digu gaur "Faktoria"n. Bakarrik aritu arren, taldean ari dela ematen du eta horri deitu diogu guk "magia".

Beñat Antxustegi musikariarekin harremanetan jarri eta hark grabatu dio diskoa etxeko estudioan eta elkarlan hori beste fruitu batzuk ematen ere ari da. Gainera, Olaia Iantzik bere lagun Pitxi-rekin HURIH izeneko taldea ere osatu du eta talde honekin ere diskoa ari dira prestatzen. 

Olaia Iantzi zuzenean ikusteko bi hitzordu: abuztuaren 21 ean Lizarran eta 29 an Arantzan.