Itxi

Faktoria

MIREN BASARAS

"%90eko txertaketa oso ona da, baina pandemia globala da. Neurriei eutsi beharko zaie, ez da arintzeko unea"

IMANOL DE LA VARGA URZELAI

Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta mikrobiologoak udako balantzea eta hurrengo hilabeteetarako aurreikuspenak azaldu dizkigu ikasturteko lehen "Faktoria"n.

  • MIREN BASARAS

    Miren Basaras. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    8:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bosgarren olatua apaltzen ari den arren, ospitaleetako datuak oraindik kezkagarriak ei dira. Egunero datuak jasotzera ohitu garen arren, Miren Basaras mikrobiologoak "Faktoria"n gogorarazi digu udan zehar, bataz beste, egunero 3 lagun hil direla gaitzak jota.

Txertoari esker lortu da gaixo larrien kopurua nabarmen jaistea, baina, uste du, akatsa izan dela txertaketa erabateko konponbidea izango zela pentsatzea.

Zentzu horretan, herritarren % 90 txertatuta izatea garrantzitsua izango den arren, pandemia global baten testuinguruan neurriei eutsi beharko zaiela uste du; besteak beste, gerta litekeelako aldaera berriak agertzea.

Transmisioa oraindik oso altua dela gogorarazi du, gomendatutakoa halako sei. Dio, neurriak arintzeko askoz gehiago jaitsi beharko dela intzidentzia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia