Itxi

Faktoria magazina

Maitena opera

Iñigo Alberdi: "Lasaiago egiten dut lo 'Maitena' opera berreskuratuta"

Ane ALbisu | EITb Media

Iñigo Alberdi Bilboko Koral Elkarteko gerentea oso pozik etorri zaigu "Faktoria" saiora, "Maitena" opera berreskuratzea lortu dutelako. Partitura eguneratu eta disko bikoitza grabatu dute euskal operaren hasierako tituluetako bat berreskuratuz.

  • Iñigo Alberdi, Bilboko Koral Elkarteko gerentea

    Iñigo Alberdi, Bilboko Koral Elkarteko gerentea

    19:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Koral Elkarteak Euskal Opera berreskuratzeko duen proiektuko lehen fruitua izan da "Maitena" berreskuratzea. Bilboko Koral Elkartearen eskariz Charles Colin-ek konposatutako obra da eta 1909. urtean estrenatu zen Bilboko Campos Antzokian. Harrez gero, oso gutxitan eskainitako pieza izan da, "ia 90 urtez egin gabe egon da eta ia inork ez du entzun" esan digu Iñigo Alberdik Faktoria saioan.

Eskuz idatzitako partitura Bizkaiko Foru Aldundiaren artxiboan zegoen gordeta, baina eguneratu egin behar izan dute eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin disko bikoitza grabatu dute. Ahotsetan, besteak beste, Miren Urbieta-Vega, Mikeldi Atxalandabaso eta Marife Nogales-ek hartu dute parte.

Iñigo Alberdi oso pozik dago "Maitena" opera berreskuratuta. Nabarmendu digu, "euskal musikaren historian, musikologo guztiek aipatzen duten pieza dela, euskal operaren hasierako tituluetako bat". Orain zabalkundea ematea dute helburu, jendeak ezagutu dezan eta opera osoa antzeztuz erakutsi nahiko lukete.