Itxi

Faktoria magazina

ZINEMA eta New York

Ruth Guimera: "Amets amerikarra irakurri bakarrik ez, bizi egin nahi nuen"

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Ruth Guimera Bilbon jaiotako aktorea da, baina duela 10 urte baino gehiago New York-era joan zen Bizkaiko Foru Aldundiak emandako beka bati esker. Ordutik lan asko egin ditu bertan, eta tartean John Strasberg-ekin lan egiteko aukera izan du.

  • Ruth Guimera

    Ruth Guimera

    22:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amets amerikarra bete duenaren sentsazioa ez du Ruth Guimerak, baina askotan esan diote, bere ibilbidea zein izan den ikusita, aktore ororen ametsa bete izan duela. Oso gaztea zela Actors Studios-en ibilitako John Stasberg ezagutu eta bere ondoan ikasteko aukera izan zuen. Aktore izateko asmoz joan zen New Yorkera, eta besteak beste, bikoizle eta zuzendari laguntzaile lanetan ere ibili da ondoren. Orain Euskal Herrian da, Aulestiko Artedrama Topaketetan parte hartu duelako, eta aurreantzean hemen inguruan gelditzeko nahia ere azaldu digu.