Faktoria magazina
Luthierra
Iker Rodriguez: "Nire gitarren soinu identitatea bilatzen ari naiz"
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Bilboko Lutheria Eskolan burutu zituen ikasketak Iker Rodriguez luthierrak, eta gaur egun Ortuellan du tailerra; bertan sortzen ditu Arima Guitars markako bere gitarrak.
-
Iker Rodriguez
13:33 min
Musika munduan aspalditik dabil Iker Rodriguez, eta inguruko euskal taldeen soinu teknikari lanetan urte asko pasa ditu. Orain, aldiz, lan horri luthierra izatea ere gehitu dio eta Bilboko Lutheria Eskolan ikasketak bukatu ostean, Arima Records ziguilua sortu du. Gaur egun bere bederatzigarren eta hamargarren gitarra eraikitzen ari da, eta soinu identitate bat lortzea zaila den arren, aurrerantzean hori lortzeko bidean jardutea du helburu. Bere azken gitarra Gatibu taldeko Haimar Arejita gitarjoleak erosi dio, eta, beraz, gernikarra ere entzungo duzu elkarrizketa honetan.