Itxi

Faktoria magazina

Arkitekto teknikoak

Nagore Azuabarrena: "Gure lanetako bat, obra ekonomikoki kontrolatzea da"

Ane ALbisu | EITB Media

Nagore Azuabarrena Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialeko presidenteak Elkargora beldurrik gabe jotzeko esan digu, tekniko bat kontratatzeak, besteak beste, obraren kostua kontrolatzen lagunduko digula.

  • Nagore Azuabarrena

    Nagore Azuabarrena

    19:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoaren 75 urteko historian lehenengo presidente emakumea da Nagore Azuabarrena eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako elkargoetan ere kargu horretara iritsi den lehen emakumea. Hori,  "egiten ari garen bidearen seinalea" dela esan digu presidenteak. Bere aita ere aparejadorea izan da eta adibide gisa kontatu digu, haren klasean emakume bakarra zegoela eta aldiz berean gehiengoa emakumeak. Hala ere obrako langile ia denak gizonezkoak dira oraindik. "Hamar urte barru hitz egiten badugu, hori ere aldatzen joango dela" iritzi dio Elkargoko presidenteak. Elkargoak profesionalei zertan laguntzen dien eta herritarroi zein zerbitzu eskeintzen dizkigun azaldu digu Nagore Azuabarrenak "Faktoria" saioan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia