Itxi

Faktoria magazina

Futbola

Mikel San Jose: "El Conquis-era joango nintzateke, baina oinak oraindik futbolean dauzkat"

Ainhoa Urretabizkaia | EiTb Media

Aurten Euskal Herrira itzuli da Mikel San Jose eta berriki bigarren mailara igo den Amorebieta Futbol Taldean ari da jokatzen. Gaur atsedenaldia izan dute eta eguna nola abiatu duen jakin nahi izan dugu.

  • Mikel San Jose

    Mikel San Jose

    10:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atzo Tenerifen partida jokatuta etxera itzuli zen Mikel San Jose eta gaur atsedena eman diela aprobetxatu dugu  jai eguna nola aurreikusten duen jakiteko. Ingalaterran urtebete pasa ondoren iaz itzuli zen San Jose Euskal Herrira, eta Amorebieta futbol taldean dihardu, gaur egun, futbolean. Horretaz gain, bere Twitter kontuan begira, "El Conquis" telebista saioaren jarraitzaile amorratua dela jakin bagenekien, eta aitortu digu bera ere bertan parte hartzera ausartuko zela, hori bai, gaur egun, oinak futbolean dauzkala aitortu digu atarrabiarrak.