Faktoria
Adolfo Arejitaren gomendioak
Gaztainak ere badu gorringoa
Gaztain sasoi betean, Adolfo Arejitari gaztainei lotutako terminologia eskatu diogu.
-
Adolfo Arejita
5:48 min
Gaztain sasoia da. Gaur egun jaten ditugu, tradizioari eustearren, bazkal edo afal ondoko osagarri gisa, edo kaleko saltzailei erositako askari edo pizgarri moduan. Edonola ere, euskal gastronomian jaki garrantzitsua izan da urtetan, negu luzeari aurre egiteko ezinbestekoa. Adolfo Arejita euskaltzaina gaztain-janean jarri dugu "Faktoria"n, aspaldiko usadio eta esamoldeak aletzen. Gorringo, lakatz, morkots, kirikinausi, altsikatu eta ikoldu hitzen esanaiaz aritu gara, gaztainerre usain ederrez inguratuta.