Faktoria magazina
Moda eta poltsak
Naiara Elgarresta diseinatzaileak bere poltsa bilduma erakutsi digu
Diseinatzaile urretxuarra bere zorro berrienak hartuta etorri da Donostiako estudiora eta, bide batez, bere ibilbide profesionalari buruz jardun gara.
-
Naiara Elgarresta
14:34 min
Moda mundua oso gustuko izan du Naiara Elgarrestak txikitatik, eta "Oinetako eta osagarrien diseinua" ikasi zuen Italian eta hasiera batean oinetakoen diseinuan murgildu zen arren, beti izan du bere marka propioa sortzeko ametsa eta poltsoen diseinuarekin hastea erabaki zuen duela bi urte. Orain, hainbat bilduma ditu eta, gainera, Urretxu Zumarragako Merkatarien elkartetik egin dioten enkargu bereziarekin oso pozik dago.