Itxi

Faktoria magazina

Agustin Ibarrolaren semea

Irrintzi Ibarrola: "Inork ikusi gabeko altxor asko ditu aitak biltegian gordeta"

Ane Albisu | EITb Media

Agustin Ibarrolaren semeak kontatu digu aitarengandik batez ere printzipio etikoak ikasi dituela eta oso pozik daudela "Gernica" obra Arte Ederren Museoan dagoelako eta oso gustura Oma-ko baso berria egingo dutelako.

  • Irrintzi Ibarrola

    Irrintzi Ibarrola

    19:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Agustin Ibarrola artista bizkaitarrak 91 urte ditu eta haren seme Irrintzik kontatu digu nola dagoen gaur egun aita,  "burua pixka bat nahastuta, baina odol azterketak, nireak baino hobeak". Omako baserrian bizi da Mari Luz Bellido emaztearekin eta hau ere  "alzheimer sakonarekin daukagu", kontatu digu semeak.

Omako baserriko estudioan eta Gernikako biltegian inork ikusi gabeko altxor asko dituela kontatu digu Irrintzi Ibarrolak eta oso pozik Bilboko Arte Ederren museoak erosi eta ikusgai jarri duelako. Omako baso berria egingo dutelako ere gustura dago sendia eta azaldu digu Arte Ederren Fakultateko zaharberritze taldea arduraduko dela baso berria margotzeaz. "Pinuak margotzea bera ez da lan zaila eta ardura handia. Ardura handiagoa da, baso zaharreko irudiak nola eraman errealitate berrira"

Aitak eta sendiak Frankismoarekin eta ETArekin sufritutakoaz ere aritu gara Irrintzi Ibarrolarekin eta artistaren semea bera ere ezagutu nahi izan dugu. Confluence taldeko arima da Irrintzi Ibarrola, berak sortzen ditu musika eta hitzak eta abestu eta gitarra jo ere bai. Euskal Herriko Unibertsitateko Biologia irakaslea ere bada Agustin Ibarrolaren seme zientzialaria.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena