Faktoria magazina
Konputazio Kuantikoa
Josu Etxezarreta: "Amonari ere azaldu diot konputazio kuantikoa zer den"
Ane Albisu | EITb Media
Josu Etxezarreta ingeniari donostiarra konputazio kuantikoaren inguruan ikertzen ari da eta ordenagailu kuantikoetarako sortu duen kalkulu matematikoaz idatzitako artikulua Nature aldizkariak argitaratu dio.
-
Josu Etxezarreta
14:43 min



Josu Etxezarreta, 27 urteko ingeniari donostiarra orain hainbeste aipatzen den Konputazio Kuantikoaren inguruan ikertzen ari da eta zer den eta zertarako balio duen azaldu digu "Faktoria" saioan. Botika eraginkorragoak egiteko balio lezake adibidez. Oraindik munduan ordenagailu kuantiko oso gutxi daude, oso handiak dira, bi gela betetzeko modukoak, oso garestiak ere bai, baina kalkuluak azkarrago eta zehatzago egiteko gaitasuna dutenez, erabilpen interesgarri asko izan ditzakete.
Doktore tesia ari da egiten gaiarekin lotuta eta Nature aldizkarian artikulua kaleratuta, ari zaizkio ate batzuk irekitzen.
Lagunei eta etxekoei mila aldiz azaldu behar izan die Konputazio Kuantikoa zer den. "Amonari ere azaldu diot eta ulertu zuela esan zidan".
Buruari atsedena emateko ondo datorkio kirola egitea eta errugbian aritzen da Donostiko Bera-Bera taldeko lehen taldean.