Itxi

Faktoria

LABA sarea

Laba sarea: 'Hemen gauzak euskaraz eginen dira, ez euskararen alde baizik eta euskaraz!'

OIhane Yustos | EITb Media

Azken ukituak ematen ari zaizkio Iruñean LABA sareak izango duen egoitzari. Hiriburuaren erdian, Gaztelu plazan kokatuta, Iruñeko kultur mugimenduak sustatu duen aretoak 'euskaraz gozatzeko tokia' izan nahi du. "Faktoria"k bisitatu du Laba sarearen egoitza.

  • Laba sareko Iker Tubia eta Uxue Rey

    Uxue Rey eta Iker Tubia, LABA sarea

    8:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hilabete baten buruan prest izango da Iruñeko Laba aretoa. Iruñerriko kultur munduak sustatuta, euskalgintzatik abiatuta, elkarlanean, sare lanaren emaitza da. Belaunaldi berriek sustatu eta begirada berri bat ekartzera datoz: "gauzak beste modu batera egin nahi duen belaunaldi baten begirada da. Gure kezka da Iruñean euskararen inguruan egiten diren gauza asko euskararen defentsan egiten dira, trintxera horretatik". Iker Tubia, Laba sareko kidearen hitzak dira. Joera hori aldatzera datoz, "nahiko genuke euskara izatea tresna, hizkuntza naturala. Hemen gauzak euskaraz eginen dira, ez euskararen alde baizik eta euskaraz!".

LABA sarea Iruñean sortu da baina, harago doa proiektua. Uxue Rey sustatzailearen hitzetan, "Laba honek Gaztelu plaza osoa hartzea nahiko genuke eta hemendik zabaltzea. Iruñeko egongela den honetatik, Nafarroa eta Euskal Herri osora. Dena hartu dezala".

Hilabete barru irekiko dute Gaztelu Plazako egoitza. Azken ukituak ematen ari dira baina, "Faktoria" albistegiak aurrez bisitatu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena